MAKINA ELEKTRIKOEN DIAGNOSIA TENTSIO BAXUAN

Enpresetan kalitate sistemak ezarri direnetik, aurreikuspen eta prebentziorako mantenu lanak merkatuaren eskaera nagusi bilakatu dira. Mantenu lanetarako lantalde propioa eduki arren, enpresa asko dira beste enpresa espezializatuen zerbitzuak azpikontratatzea erabakitzen dutenak,ezarritako sistema partikular zein kalitate sailen aurrean zerbitzu hau egiaztatzeko aukera eskaintzen dutelako.

diagnosis1Hala ere,ez da soilik indarrean dauden arauak betetzea,emaitza eraginkorrak nahi izaten dira inbertsioak justifikatu ahal izateko.Makina elektrikoen diagnosia,espezializatutako zerbitzu baten bereizgarri nagusia da. Diagnosi mantenu lan honi esker,honako hau lor daiteke:

  1. Motorren egoeraren kontrola eta beraien garapenaren jarraipena
  2. Matxurak sor ditzakeen irregulartasunak aurretiaz antzematea matxurak ekiditeko.
  3. Motorretan gertatzen diren konponketa edo interbentzio saihestezinen kostua murriztea, aurretiaz atzeman direlako.
  4. Denbora tarte gutxieneko geldialdiak makinan, eta ondorioz produkzioan ere berdin. Gelditzeko aukera.
  5. Adibidez, zerbitzurako erabilgarriak diren aldizkako errodamendu aldaketa eta erabilera egokiko makinen alferrikako berrikusteak

Motore elektrikoetan gerta daitezkeen matxura ezberdinen inguruko ikerketa sakon baten arabera, honako hauek dira matxura portzentaiak:

Bobinatuetan arazoak: %55 Degradazio goiztiarra – Ingurune oldarkorra (%26)
Gehiegizko korrontea – Gainkarga (%16)
Isolamenduaren degradazioa – Tenperatura (%10)
Espiretan zirkuitulaburra – Gehiegizko bibrazioa (%4)
Arazo mekanikoak:  % 28    Errodamenduen apurketa
Ardatzen apurketa: higadura, bihurdura, pitzadurak,…
Besteak: bankada, txabeta,…
Errotoroarean arazoak %5 Kaiolako barra apurtuak
Zirkuitulaburreko eraztunen apurketa
Poroak, barrunbeak, etab.
Burdinaren arazoak:  %6 Plantxa magnetikoen intrusioak (%2)
Foucault korronte bidezko beroketa (%4)
Arazoak bornen kaxan: %3 Kontaktu txiroak – korrosioa, beroketa (%2)
Beste arazoak:   %3 Kableen marruskadura – Bibrazioa
Ikatz-euskarriak, delgak

graficosIkerketen arabera, 40kw-tik gorako motorren konponketa lanak, guztiaren laurden bat besterik ez diren arren, hauen konponketa lana kostu totalaren %80 a da.

Berebiziko garrantzia isolamenduak du. Arestian matxura portzentaietan adierazi den bezala, isolamenduaren degradazio jarrai batek, tenperaturaren igoera arriskutsu bat dakar. Motor baten bizi itxaropena 24.000 ordu edo 10 urteetan kokatzen bada, berau erdira jeisten da motorrak era jarraian lanean dihardunean eta bere muturreko tenperaturatura den 120ºC-tik, 10ºC  gainditzean. Tenperatura hori 20ºC-takoa izanez gero, bere bizi itxaropena laurdenera jeitsiko litzateke, hau da, bi urte eta erdira.

Gure diagnostikoan, egiaztatze estadistika teknikez gain, hau da,  geldirik dauden motorrena, garrantzi berezia eskeintzen diogu errodamenduen baldintza mekanikoak eta gainontzeko motorren baldintzak ziurtatzeari ( ahultasun estrukturalaren efektuak eta bibrazioek eragindako desorekak)

Diagnostikoa egin eta gero, egitura honetako txostenak egiten ditugu:

1.-Diagnostikatutako motor historikoen zerrenda: Aurreko diagnostikoetan jasotako emaitzen eta etorkizuneko aurreikuspenen laburpena, motorrez motor. Aurretik diagnostikatutako makinen zerrenda bat ageri da, bakoitzaren motorrarekin batera, lokaliazioa errazteko.

2.-  Motor bakoitzaren fitxa: jasotako datuekin eta garapen historikoan izandako parametroaren analisiarekin osatzen da. Motorren analisiak batik bat hurrengo ataletan egituratzen dira:

  • Plaka datuen hargunea; makinaren funtzionamenduaren geroagoko egiaztatzea.Era honetan, motorraren egungo ezaugarriak eta dimentsionaketa ezagutu daitezke.
  • Ikuskapen bisuala; esaterako, k.z motorren  kasuan; kolektorea, ikatz-euskarria, ikatz-euskarrien kalitatea, dimentsioak, etab.analisatuko direnak.
  • Bobinatuaren isolamendu eta erristentzia  Bi datu hauek motorraren egoera eta denboraren zehar izan duen garapenari buruz, informazio garrantzitsuena emango dutenak dira
  • Bibrazioen analisia lau puntutan; motorra arauen barnean kokatzen den begiratzeko, eta horrela  errodamenduen eta bobina buruen hutsune posibleak ekidinez.
  • Errodamenduen analisia:gaur egun zein lan jarduera duen jakin ahal izateko eta ondorengo datu hartzearen bitartez eboluzioa aztertzeko.

 3.- Txostenean jasotako datuen iruzkinaren laburpena; motor bakoitzaren emaitzen araberako konklusioak eta hauentzako ekintza konkretuen gomendioak jasoko dira bertan.

Behin datu hauek jasota, Diagnosiaren txosten guztia bidaltzen da. Batutako datu guztiak informatikoki erregistratuko dira eta datu berrien araberako jarraipena egingo da, grafikoekin lagunduta bilakaera aztertuz. Diagnosia orokorrean 6 hilabetez behin egiten da, nahiz eta motor bakoitzaren ezaugarri eta lan jardunaren arabera alda daiteken.

Honako hauek ere baditugu:

  • Espektro analisiaren ekipamendu eramangarria; bibrazioarekin lotutako arazo garrantzitsuak gerta daitezken kasuetarako, besteak beste hauen jatorria, lerrokatze eza eta kasu jakin batzuen makinaren orekatzea in situ egin ditzakeena. Diametro handiagokoentzat, 3m. baino handiagoko (000 Kg. Æ =2 m) erretoreak ordekatzeko aukera dugu. Gainera, harilkatzearen egiaztaziorako ekipamendu eramangarriak ditugu, entsegu ez hauskorren bitartez espiren isolamenduaren hondatzea atzematen dezaketenak.
  • Termografia. Teknika hauen bitartez, matxura handienen kausa izan ohi diren motor eta instalazioen puntu beroak atzeman daitezke. Gure termografia ikuskapenak SNT-TC-1Ak gomendatutako II Mailako formakuntzadun teknikoekin egiten ditugu

Diagnosiaren zerbitzuak, dagokion txostenaren burutzea eta ondorengo aurrez aurreko banaketa pertsonalizatua eskeintzen ditu, ikusitako inzidentziak azalduz.

www.motorlan.es/eu

 

 

Utzi iruzkina