Motor elektrikoak eta haien eraginkortasuna. Konpondu edo berri batengatik ordezkatu?

Motor elektrikoek Europan argindarraren ia %50a erabiltzen dute, eta Batasun Europarreko diseinu ekologikoak bete behar dituzte. Eskakizun hauek eraginkortasun energetikoaren irizpideak betetzen dituzte, eta BEan haien produktua saldu nahi duten fabrikatzaile eta hornitzaileek derrigorrez bete behar dituzte.

Motor eraginkorragoak erabilita, Europan 2020rako aurreztu ahal izango zen 135 TWh inguru, Suediako urte beteko argindarraren kontsumoa. Horrek esan nahi du CO2ren 60 milioi tona isurketa ekidingo direla.

Gaur egun IEC 60034-30-1 (2014) Arauak eraginkortasun energetikoko 4 maila definitzen ditu motor elektrikoetan, 0,12 kW eta 1000 kW potentzia gama betez.

grafico

Modu berean beste Direktiba bat dago ErP Ekodiseinuarena edo 2009/125/CE Direktibarena; eta horietako bi puntutan esaten zaigu produktuen kontsumo energetikoaren eta berrerabilpenaren inguruan informazioa eman behar dela, garapen jasangarria lortzeko helburuarekin:

(12) Ingurumeneko etekinik handiena lortzeko helburuarekin eta diseinuaren hobekuntza bidez, beharrezkoa izan liteke kontsumitzaileei informazioa ematea energiarekin lotutako produktuen ingurumeneko errendimendu eta ezaugarrien inguruan, eta beharrezkoa izan liteke aholkua ematea ingurumenarekin errespetua duten produktuen erabileraren inguruan.

(14) «berrerabilpena»: produktu bat edo bere osagaiak, lehen erabilpenaren amaierara iristean, helburu horretara bideratua izan zen erabilera berbera lortzen duenean; izan jasotze puntura bueltatua izan den erabilera jarraituko produktu bat, banatzaile bat, birziklatze enpresa edo fabrikatzailea, edo izan produktu baten berregokitzapena bere berrerabileraren ondoren.

Motorlanen kontutan hartu dugu goian aipatutako guztia, eta modu honetara kontziliatu ditugu.

Eficiencia imagen

Alde batetik eraginkortasunaren txosten bat egiten dugu konponketarako edo berregokitzapenerako iristen zaizkigun motorren errendimendu erreala ezagutzeko. Txosten horien adibide bat hemen deskarga dezakezu. Txostenean kostu eta amortizazioen txosten oso bat gehitzen dugu motor hori eraginkorragoa den beste bategatik aldatzen bada.

Logikoki motorra erreta iristen bada, ezin dira errendimendu probak egin berriz konpondu eta bobinatu arte.

Bestalde konpondu eta bobinatu ondoren, normalean motor elektrikoaren eraginkortasunean eragin egiten du mundu zabaleko tailerretan egindako konponketako praktika txarrak.

Herri askotan motor elektrikoen stock-aren zati esanguratsu batek urtero akatsak izaten ditu, eta gehientsuenak konpondu egiten dituzte eta berriro zerbitzuan jartzen dira. Txinan estimatzen da aplikazio industrialetan instalatutako motor elektrikoen %10ak akatsa izaten duela urteroko operazioa egitean. %87 konpondu egiten dira eta berriro zerbitzuan jartzen dira.

motor1     motor2

Motorrak ordezkatu aurretik 3 edo 4 aldiz konpontzen dira. Energiaren aurrezte potentziala motorren konponketetan hobekuntzak daudelako izugarria da ekonomietan.

2000 urte hasieran pentsatzen zen, Korronte Alternoko indukziozko motor baten konponketak edo birbobinatzeak, eraginkortasun energetiko originala galdu egiten zuela sistematikoki %2a arte, motorraren sailkapenaren arabera. Hala ere badaude ohiko konponketa sistematik ezberdintzen direnak eta ondorioz eraginkortasun energetiko maila gutxitzea saihesten  dutenak, motor berri baten eraginkortasun mailarekin konparatuz.

Motorlanen prozedura horiek erabiltzen ditugu konponketa garaian motorraren eraginkortasunaren degradazioa saihesteko. Horretarako honako hau beharrezkoa da:

  • Erregistratu zehatz mehatz desegite gunean bobinatze datuak, berriz ere zehatz mehatz bobinatze originala sortzeko.
  • Puntu beroen probak egin birbobinatzearen aurretik, ondoren estatoreko galerak identifikatzeko.
  • Laminatutako txapa kaltetzea saihestu desegitean.
  • Birbobinatze prozesuan, ziurtatu ez direla aldaketa mekanikoak egongo, eroaleen luzeran aldaketarik ez dela egongo, zirrikitu kopuruetan eta sekzio transbertsaleko gunean, jatorrizko fabrikatzailearen diseinua kontutan hartuta.
  • Konponketa mekanikoak beti egin fabrikatzailearen zehaztapenen arabera, eskuragarri daudenean: ardatzaren gastatzea egiaztatu, saltoa, pitzadurak, alienazioa,….edo errodamenduen konponketarekin lotutako edozein arlo.

Modu honetara motorraren jabeari eman egiten diogu behar duen informazioa, berak erabakitzeko bere motorren mantentze lanerako zein den aukerarik onena: izan daiteke konponketarekin aurrera jarraitzea, edo eraginkorragoa den beste motor berri bategatik ordezkatzea.

 

Utzi iruzkina