Sarritan adierazi izan dugu konpondutako/ birmanufakturatutako motorrek, prestazio hobeak izaten dituztela fabrikatik atera aurreko jatorrizko egoeran baino. Hein handi batean hori, isolamendu berreskuratze prozesu bategatik da.

Adibide praktiko bat; garbiketa on baten ondoren, inpregnazio-berniz bat erabili dezakegu modifikatutako Epoxy erretxinez egina. Lehortzea, polimerizazioaren bidez egiten da eta bobinaketa oso konpaktuak lortu daitezke, gogortasunez, itsasgarritasun eta elastikotasun handiarekin. Gas-hoztaileen eta olio oldarkorren aurrean erresistentzia oso ona eskaintzen du. Modu honetan lor ditzakegu, H KLASE TERMIKO-ko (180ºC) isolamenduak, jatorrizko fabrikatzailearenak gainditzen dituzte kasu askotan.
Ohiko praktika bat da hori MOTORLAN-eko konponketa prozeduretan.


Horri gehituko diogu ANTI-FLASH elektroesmalte baten amaierako aplikazioa, kolore gorri berezkoa duena, mineral kargak dituena, horrek ematen die propietate berezi batzuk eroaletasun termikorako eta zurruntasun dielektrikoa. Horrela lortuko dugu tenperaturaren erresistentzia, baina batik bat bere ezaugarri nagusia da, txinparten kontra bobinaketa babestea edo kolektorearen eta motorraren karkasa metalikoaren artean. Anti- arko produktu bat da. Bere likatasun edo biskositateak bobinaketako hutsuneak bete eta istea ahalbidetzen du.

Hori egokia da, hezetasunean egon behar duten bobinaketentzat (itsas-motorrak) edo baita hautseztatutako inguruetan egon behar badute. Gauza jakina da, zirkuitulabur kopuru handi bat eta motor elektrikoetan isolamenduen deribazioak, bobinetako espiren barnean sartutako partikulengatik izaten direla. ANTI-FLASH -arekin babestutako bobinaketa batek, gainazal sendo bat dauka, non ura eta hautsa sartzeko aukerak gutxitzen diren. ANTI-FLASH tratamendua duen motor batek, segurtasun gehiago dauka.