MOTORLAN EKONOMIA ZIRKULARRAREN EREDU EUSKADIN – BIRFABRIKAZIOA

Euskadiko Ingurugiro klusterrak (Aclimak)  urtarrilaren 15ean,  Donostian, egin zuen ezohiko batzordearen testuinguruan, Euskadiko Ekonomia zirkularra hazkunde ekonomikorako motor gisa aurkeztu zuen. Gainera, Euskal industriak berrindustrializazioan puntako lekuan kokatzeko gaitasuna du, berrerabilera eta ekodiseinuaren bidez, edo “Remanufacturing” edo Retrofitting- aren bidez.

Acede-ko Xabier Gorritxategiren hitzetan, Euskadin dagoeneko badaude haziak: adibidez, Motorlan konponketa zentroa, Fagor Automation, S. Coop-eko negozio unitate bat da eta mota guztietako motor elektrikoen konponketa eta mantentze lanetara edo, Rebattery– ra, bateriak konpontzera, dedikatzen da.

Ekonomia zirkularra

Ekonomia zirkularra, sistemak antolatzeko filosofia bat da eta izaki bizidunetan oinarrituta dago; ekonomia lineala aldatzea du helburu  (produzitu, erabili eta bota) eredu zirkular bat lortu ahal izateko, naturarekin gertatzen den moduan.

Gráfico economía circular

Aurreko grafikoan ikusi dezakezun moduan, ekonomia zirkularraren barruan bi zati desberdindu daitezke: ezkerraldea, ziklo biologikoari dagokiona, eta bestalde; eskuin aldea, ziklo teknikoari dagokiona.

Ekonomia zirkularra hiru zutabetan oinarrituta dago:

  • Dauzkagun baliabide naturalak babestu eta handitzean, berriztagarriak ez diren gordailuak kontrolatuz eta baliabide berriztagarrien fluxuak orekatuz.
  • Baliabideak erauztea optimizatzean, produktuak, osagaiak eta materialak zirkulazioan jarriz, beraien erabilera gorena uneoro babestuz, ziklo biologikoan zein teknikoan.
  • Sistemen eraginkortasunaren sustapenean, diseinuan fokoa jarriz eta kanpo efektu negatiboak ezabatuz (ekodiseinua).

Ekonomia zirkularraren barruan, balio- berreskurapenaren etapa anitzen artean, produktuak berrerabili, konpondu, berritu, birfabrikatu edo birziklatu egin daitezke.

Motorlanen alderdi teknikora orientatuta gaude, konponketa zentroa garen aldetik, eta aipaturiko grafikoari erreparatzen badiogu, Motorlanen nabarmendu dugun zikloa birfabrikazioan/ konponketan  (remanufacturing / refurbishing) egongo litzateke; erabilitako/ matxuratutako motor elektrikoak balio katean sartzen dira.

Birfabrikazioa

Ekonomia zirkularraren eredua, birfabrikaziora aplikatzen denean,   berrerabileran oinarrituta dago. Hau da, produktu eta osagarriak beraien balio-bizitzara iristen direnean, produktu berriak edo hobetuak egiteko baliabide gisa erabiltzen dira.

Hori lortzen da, lehenik, kasko edo koreak lortzeko prozesu batekin. Kasko edo kore hori izango litzateke balio-bizitzaren bukaerara iristen dena, alderantzizko  logistika sistema baten bidez, korea sortzen den lekutik, birfabrikazioaren zentroraino.

 

Remanufactura

Behin kore hori zentro espezializatura iristen denean, hemen aplikatzen zaizkio prozesu tekniko bereizleak. Modu horretan, prozesuaren amaieran izango dugun produktuak, jatorrizko produktu berriaren kalitate eta berme bera edo hobea izango du.

Eta nola lortzen da produktu hori jatorrizkoa baino hobea izatea? Motorlan konponketa zentrora itzultzen bagara, kasu horretan, motorrak prozesatuak dira: adibidez, maila altuko isolatzaile batekin  ekipatuta daude, kasu gehienetan fabrikatzaileak motor horietan erabiltzen dituenak gainditzen ditu.

Beste eredu batzuekiko birfabrikazioaren abantaila nagusienetakoak hauek dira: materialei, energiari eta know-how-ari dagokionez, birziklapenaren bidez osagaien balio handiagoa errekuperatzen da.

Retrofittinga

Retrofitinga birfabrikazio prozesuaren oso antzekoa da. Retrofitingaren bidez, osagai baten ordez (birfabrikazioa), bere balio-bizitzara iritsi den edo bere errendimendua desfasatuta geratu den makina industrial oso baten gaitasunak hobetzen dira, bere osagaiak hobetuz.

Euskadiko ekonomia zirkularra

Ekonomia zirkularrarekin, deslokalizatu ezin den inpaktu lokal handiko eremu bat aurkitzen dugu gizartean.

Industriarentzako ekonomia zirkularra bere prozesuen eraginkortasunerako hobekuntza bat da, aprobetxamenduaren  bidez eta energia, material eta beste kanpo efektu batzuen bir balorazioaren bidez.

Eusko Jaurlaritzatik gainera, Ingurugiro Sailburuak baieztatu du, Europatik finkatuta dauden hondakinen murrizketa helburuak anbiziokoak direla, baina lorgarriak. Horrela, Foru Aldundiaren Gestio Planean ezarrita dagoen helburua: 2030ean, hiri hondakin solidoen tasa %70ekoa izatea, edukiontzien birziklatze tasak %80 ez gainditzea, tarteko helburu hauekin %60 2020an eta %70 2025ean eta kalitate altuko lehengaien merkatu bat sustatzea. Halaber, errausketa birziklatu ezin diren hondakinetara eta biodegradatu ezin direnetara zorrotz mugatzea nahi da 2020 urterako eta hondakinen isurketa murriztu nahi da hiru etapatan derrigorrez eta progresiboki (2020, 2025 eta 2030) zabortegietako metaketa debekatu arte. “Gure helburu lagaezina zabortegiak izatea zero da” nabarmendu du.

Modu horretan, eta T–Rex (European Survey on the adoption of usage-oriented Business Models) galdetegiaren babesari esker, pentsatzen dugu, ekonomia zirkularraren alde eta ekonomia jangarriago baten alde apustu egiteko moduan gaudela.

Iturriak:

http://www.ellenmacarthurfoundation.org/circular-economy/overview/principles

http://www.lessonsfromnature.org/es/index.php?option=com_content&view=article&id=104&Itemid=130

http://www.remanufacturing.fr/es/paginas/principios-remanufactura.html

http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DPDOficinaPrensaDigitalWEB/nota/es/2585/asensio-ha-anunciado-creacion-observatorio-prevencion-y-gestion-residuos-gipuzkoa

 

0 iruzkinak

Idatzi zure iritzia

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.