ABB Smart Sentsorea. Motor elektrikoen urruneko mantentze lan prediktiboarentzako soluzioa.

Industria 4.0 eta Zerbitizazioari buruzko aurreko post batean aurkeztu genuen ABB Ability Smart Sentsorea. Gailu hau oso erosoa da, eta beraren bidez modu sinplean azter daiteke distantzia batera motor elektriko asinkronoen funtzionamendua. Apenas behar du instalakuntzarik eta honako hauen inguruan produkzioan gakoak diren hainbat datu ematen ditu: errotorearen egoera, tenperatura, burdinartearen eszentrikotasuna, bibrazio orokorra, errodamenduen egoera eta hozte sistema…

Gailu hau dagoeneko eskuragarri dago merkatuan eta Motorlaneko gure teknikariek erabateko bermearekin instala ditzakete bezeroaren motorretan (jarri gurekin harremanetan), tokian bertan funtzionamenduaren aholkularitza emanez, eta ondorioz handitu egiten dira gure prestazioak  gure diagnostiko zerbitzuan. Diagnosia: tentsio baxuko motor elektrikoen mantentze lan prediktiboa.

Motorrak 4.0 – IoTS industriara konektatuta eta industriako aktore nagusi modura, motorrak datuen oso iturri baliagarriak dira, fidagarritasuna hobetzeko eta produkzioa bermatzeko. Horregatik, eta informazioaren sasoi betean, industria urruneko ekipoen monitorizazioak duen garrantziaz kontzientzia hartzen hasi da.