Maiatzaren 30etik ekainaren 4ra ospatuko da Bilboko BEC-en, bi urtetik behin egiten den 29.BIEMH makina erreminta azoka.
Erakuslehio berezia da sektorearentzat, bertan biltzen baitira makina erremintaren enpresa garrantzitsuenak. Gainera, merkatuan eragin zuzena duen gertakizuna da, fabrikazio aurreratuenen gako eta joerak ikusgai izango direlako.
Beste edizio batzuetan bezala, Motorlan ere bertan izango da bere berrikuntzak, fabrikatzaile, banatzaile zein bezeroei erakutsi ahal izateko.
Besteak beste, errotazio makina elektrikoen konponketa , marka eta mota ezberdinetako serbomotor eta erregulatzaile elektrikoen konponketa eta ordezko piezen gama zabal baten eskaintza.
Bisita gaitzazu Hall 6 – Stand A-29-an.
Bertan izango gaituzu zain!