MOTORLAN SERBITIZAZIOARI BURUZKO JARDUNALDIAN. T-REX PROIEKTUA.

Motorlanekook txostengile modura parte hartu genuen IK4-TEKNIKER eta ULMA-k antolatutako jardunaldian “Industria 4.0: Makinariaren bizitza zikloaren luzapena, osagaien berrerabilpena eta serbitizazioa” lelopean. Bertan enpresan jarduteko modu ezberdinak azaldu ziren eta serbitizaziora bideratutako teknologien berri eman zen.

motorlan tekniker

Bertan landutako eduki asko intentsitatez landu egin dira hiru urtetan Europako proiektu marko honetan: T-REX (Produktuaren bizitza zikloaren luzapena birdiseinu, konponketa, berritze, berrerabilpen, eta birziklatze estrategia bidez erabilpenerako, eta Berrerabilpenera bideratutako negozio ereduak lantzen dira).  Proiektu hau 2013an hasi zuten  IK4-Tekniker eta ULMA Orgatila igogailuak -en artean, bertan lagundu eta egiaztatzeko horretara bideratutako enpresak bideragarriak direla, bereziki PYME-entzat.

4.0 Industriaren parte modura, serbitizazioa moduko joera berriak espazioa irabazten ari dira. Modu berean serbitizazioa izan daiteke prozesuen eredu enpresarialaren eta antolaketa gaitasunen berrikuntza bat, eta bertan handitu egiten dira zerbitzura bideratutako aktibitateak. Honek berarekin dakar zerbait estrategia eta teknologia berraztertzea, adibidez, fidagarritasuna eta bizitza zikloaren balorazioa, zerbitzuaren ingeniaritza edo mantentze-lan aurreratua.

t rex project

motorlan t rex

Marko honetan Motorlanen gure aktibitate eredua aurkezten dugu Ekonomia zirkularraren ziklo teknikoetan oinarritzen dena; bertan sartzen da, konponketa, mantentze lana, berregokitzea eta birmanufakturazioa motor elektrikoen esparruan eta bere erregulazio elektronikoaren esparruan. Modu berean serbitizazioari buruz gure proposamenak daude esparru horretan: formazioa emanez eta informazioa emanez instalatutako motorrei buruz eraginkortasun energetikoaren inguruan, eta informazioa emanez ordezko piezak erosteko gure on-line plataformaren inguruan.


Utzi iruzkina