MOTORLANEK BERE WEB BERRIA AURKEZTEN DU

Motorlan Fagor Automation-eko negozio unitatea da mota guztietako motor elektronikoak konpondu eta mantentze lana egiten du, eta aldi berean bere erregulazio elektronikoa egiten du. Bere web orri berria aurkezten du eta apustu argia egiten du bere bezero eta bere nazioarteko publikoaren arteko komunikazioa arintzeko.

Motorlaneko helburu nagusia da, bere bezeroentzat ingurune erabilerrazago eta lagunkoiago bat sortzen jarraitzea.

Bere ezaugarri eta berrikuntza nagusiak hauek dira: Motorlanek erabiltzaileen eskura jartzen du motorren salerosketarako plataforma bat, eta bertan erabiltzaileak aukera hauek ditu: motorra erosi, saltzeko edo ordezko motorrak alokatzekoa, baita zerbitzuz kanpo daudenak ere edo/ eta baita haien kontrolerako txartel elektronikoak ere, zuzenean interesatuarekin eta modu erraz eta samur batean.

Horrezaz gainera, berme hobea izate aldera, aukera ematen du motorrak aztertzeko bere konponketa zentroan Motorlan bermea eskatuz. 

Kalitatearekin batera, zerbitzua pieza gakoa da, horren bidez bere ekipoaren funtzionamendu ezin hobea bermatzen du, eta beraz Motorlanek zerbitzu oso bat eskaintzen du etengabeko jarraipen eta pertsonalizatuarekin. 

Web orri berri honen bidez ere bere blogera harpidetzeko aukera ematen du, eta bertan informazioa emango zaio sektoreko eta Motorlaneko azken berrikuntzena.