MOTOR ELEKTRIKOAK KONEKTIBITATE GARAIRAKO: INDUSTRIA 4.0 ETA ZERBITIZAZIOA

Azaroaren 21, 22 eta 23an topaketa bat antolatu genuen elkarrekin MOTORLAN-Fagor Automation eta ABB -k unibertsitateko hiru campus-etan: MU-Goierri Eskola, Gipuzkoako EHU-ko Ingeniaritza eskola eta Mondragon Unibertsitatea-Goi Eskola Politeknikoa

MOTORLAN ABB UPV DONOSTIIkastaro hau doakoa da eta publiko mistoa da. Unibertsitate bertako ikasleek eta Industria sektoreko profesionalek parte hartzen dute. Modu horretan eztabaida interesgarriak pizten dira haien artean, eta esperientzia praktikoak trukatzen dira.

Kasu honetan egungo intereseko gaiak landu dira:

MOTORLAN MU ARRASATEMOTORLAN. Zerbitizazio ereduak azaldu ditugu motor elektrikoen erabileran Ekonomia Zirkularraren ikuspuntu batetik. Galdera gakoa hauxe da bizitza zikloaren kudeaketaren garrantziarekin lotuta: noiz merezi du motor bat ordezkatzea eraginkorragoa den beste bategatik? Instalatutako motorren eraginkortasuna ezagutzea. Berriz fabrikatu eta berriz erabil daitezke motorrak bermearekin? Gure proposamenaren zabalkundea egin genuen on line bidezko kolaborazio plataformarekin motorraren berrerabilpenerako; gure web orrian erabilgarri dago arrakasta handiarekin.

Motor elektrikoen eraginkortasun energetikoa. Inpaktua eta erregulazio globala. Motorrek energia kopuru handia kontsumitzen dute eta ondorioz badaude erregulazioak ingurumen inpaktua gutxitzeko. Nola hobetze du ABB-k tentsio baxuko motorren eraginkortasuna? ABB-ko motorrei egiten dizkieten ezaugarriak azaldu zituzten eraginkortasun handiagoak lortzeko. Ikuspuntu tekniko oso interesgarria makina intrintseko eraginkorra hobetzeko.MOTORLAN ABB GOIERRI ESKOLA

ABB Ability Smart Sensor: Industria 4.0-ra motorrak konektatuz– IoTS industriako aktore nagusi modura, motorrak datuen iturri garrantzitsuak dira fidagarritasuna hobetzeko eta ekoizpena bermatzeko orduan. Horregatik, informazioaren garai betean, urruneko ekipoen monitorizazioaren garrantziaren kontzientzia hartzen hasi da Industria.

ABB Smart Sensor ekipoa  aurkeztu zuen: horren bidez modu sinple batean aztertu daiteke motor elektriko asinkronoen funtzionamendua, apenas instalakuntzarik gabe eta bere ekoizpen funtzionamenduari buruz hainbat datu gako emanez. Gailu hau merkatuan eskuragarri dago, eta gure Motorlaneko teknikariek bezeroaren motorretan instala dezakete, modu horretara gure diagnosi (tentsio baxuko motor elektrikoen mantentze lan prediktiboa) zerbitzuaren prestazio zerbitzuak handitu egiten dira.