MIK – MONDRAGON Innovation and Knowledge eta Innobasque,-ren eskutik MOTORLAN-ekook Global Innovation Day 2018-era parte hartzera gonbidatuak izateko plazera eduki genuen, Zerbitizazio kasu arrakastatsu modura. Zehazki Negozio eredu berrien tailerrean.
Soilik ETE-entzako tailerra, %100 praktikoa, bertan enpresek aukeratutako intereseko esparruan oraingo erronka edo arazo baten gainean lan egin ahal izan zuten. Gainera, soluzioak eskain ditzaketen erreferentziazko agenteak ezagutzeko aukera egon zen, eta aldi berean elkarri eragiteko aukera egon zen arazo zehatzak konpondu dituzten ETE-ekin.
Protagonista berrikuntza izan zen 477 pertsona, 154 ETE, berrikuntzarako laguntza sareko 28 agente, 2 konferentzia, eztabaidarako talde 1, tailer 1 100 parte-hartzailerekin, 690 txio, 20 komunikabideetan oihartzuna. Hauek dira Donostiako Kursaal Jauregian Global Innovation Day -en azken edizioak utzi dizkigun zifratako batzuk.
