Posts

MOTORLAN “Ekonomia zirkularra Euskadin 2018” Jardunaldi Teknikoan.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Ihobe elkarte publikoaren laguntzaz, apirilaren 19an Kursaal Kongresuen Jauregian jardunaldi tekniko bat antolatu zuen, eta bertan ikusi ahal izan ziren Euskadik ekonomia zirkularrean duen ezarpen maila, eta zein aukera eskaintzen diren garapen eredu hau duten enpresentzat. Read more

MOTORLAN LEA-ARTIBAIKO EKONOMIA ZIRKULARRAREN JARDUNALDIAN

Pasa den azaroaren 9an MOTORLAN-ek atseginez parte hartu zuen arrakasta izandako enpresa modura LEA-ARTIBAIKO EKONOMIA ZIRKULARRAREN JARDUNALDIAN. Jardunaldia Azaro Fundazioak antolatu zuen eta Lea-Artibaiko Berrikuntza Polo Auditorioan egin zen.

Read more

MOTORLAN SERBITIZAZIOARI BURUZKO JARDUNALDIAN. T-REX PROIEKTUA.

Motorlanekook txostengile modura parte hartu genuen IK4-TEKNIKER eta ULMA-k antolatutako jardunaldian “Industria 4.0: Makinariaren bizitza zikloaren luzapena, osagaien berrerabilpena eta serbitizazioa” lelopean. Bertan enpresan jarduteko modu ezberdinak azaldu ziren eta serbitizaziora bideratutako teknologien berri eman zen.

Read more

MOTORLAN UNIVERDE-N. EKONOMIA ZIRKULARRAREN ALDEKO APUSTUA EGITEN DUTEN ENPRESAK.

Universidad Verde de Verano Green European Foundation eta  Fundación EQUO-en ekimen bat da. Urteko topaketa, formazio eta hazkunde proposamen bat.

Read more

MOTORLAN EKONOMIA ZIRKULARRAREN EREDU EUSKADIN – BIRFABRIKAZIOA

Euskadiko Ingurugiro klusterrak (Aclimak)  urtarrilaren 15ean,  Donostian, egin zuen ezohiko batzordearen testuinguruan, Euskadiko Ekonomia zirkularra hazkunde ekonomikorako motor gisa aurkeztu zuen. Gainera, Euskal industriak berrindustrializazioan puntako lekuan kokatzeko gaitasuna du, berrerabilera eta ekodiseinuaren bidez, edo “Remanufacturing” edo Retrofitting- aren bidez.

Acede-ko Xabier Gorritxategiren hitzetan, Euskadin dagoeneko badaude haziak: adibidez, Motorlan konponketa zentroa, Fagor Automation, S. Coop-eko negozio unitate bat da eta mota guztietako motor elektrikoen konponketa eta mantentze lanetara edo, Rebattery- ra, bateriak konpontzera, dedikatzen da.

Read more