MOTORLAN “Ekonomia zirkularra Euskadin 2018” Jardunaldi Teknikoan.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Ihobe elkarte publikoaren laguntzaz, apirilaren 19an Kursaal Kongresuen Jauregian jardunaldi tekniko bat antolatu zuen, eta bertan ikusi ahal izan ziren Euskadik ekonomia zirkularrean duen ezarpen maila, eta zein aukera eskaintzen diren garapen eredu hau duten enpresentzat.

DbI98YbX0AA VV6Jardunaldian honako txosten hau aurkeztu zen: “Euskadiko industrian Ekonomia Zirkularraren Diagnostikoa”; bertan aitortzen dira materia horretako laginik garrantzitsuenak. Txosten horretan eta ekitaldian Euskadin arrakastaz burututako ekonomia zirkularraren hainbat esperientziaren berri eman zen, eta horien artean zegoen gure MOTORLANeko zentroa.

Modu berean, jardunaldi horretan ezagutzera eman zen Eusko Jaurlaritzaren ekimena “Circular Thinking, Euskadi Ekonomia Zirkularrerantz”, zeinaren bidez parte hartzeak sustatu eta bultzatu nahi diren administrazio, enpresa eta herritarrengan, Euskadiko 2030eko Ekonomia Zirkularraren Estrategiaren lanketan, parte hartze publiko bati hasera emanez.

 

 

BIDEOA IKUSI: