WEB ORRIA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK, PRIBATUTASUN POLITIKA ETA LEGE OHARRA

Aldaketa: 2015eko azaroaren 25a

Aurrerago adierazten diren terminoek eta baldintzek https://www.motorlan.es (aurrerantzean WEBGUNEA) URL helbidearen sarbidea eta erabilera arautzen dute, zeina FAGOR AUTOMATION S. COOP. en titularitatepekoa den (aurrerantzean “FAGOR AUTOMATION”) –helbidea: San Andres auzoko 19, Arrasate-Mondragon, 20500 Posta Kodea; Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta Merkataritza Erregistroa, Kooperatiben Liburuaren 1 Liburukia, 99. folioa, 11 orria, 1. inskripzioa, 1981-5-28an.) eta IFK: F20071114 –.

FAGOR AUTOMATIONen jabetzakoa den WEBGUNE honen erabilerarako baldintza orokorrak ezartzen ditu dokumentu honek.

WEBGUNE honetara sartzen denak ERABILTZAILEAren izaera hartuko du hori egitean, eta bertan sartzen den edozein ERABILTZAILEK beharrezkoa izango du aurretik Baldintza Orokor hauetan jasotako termino, baldintza, komunikazio, ohar eta gainerako abisuak irakurtzea eta onartzea.

WEBGUNE horretan arlo mugatu bat dago; beraz, WEBGUNE honetatik arlo mugatu horretako edukietara sartzeko aurretik izena eman beharko da. ERABILTZAILEAK izena eman eta datu pertsonalak ematen dituenean, datu horiek jasotzean eta ondoren emango zaien tratamenduan Baldintza Orokor hauetan ezarritakoa aplikatuko da.

Beste WEBGUNE batzuekin egon daitezkeen interakzioak eta  ERABILTZAILEAK interakzio horiei eman ahal dien tratamendua Erabilera Baldintza Orokor hauen menpe daude, bai eta esandako WEBGUNEEK ezarri ditzaketen behin-behineko baldintzen menpe ere.

Gure zerbitzuak era askotakoak dira; beraz, batzuetan produktuen beste baldintza edo betekizun gehiago aplikatu daitezke (baita adin mugapenak ere). Baldintza gehigarriak eskuragarri egongo dira dagozkion Zerbitzuekin eta FAGOR AUTOMATIONen zerbitzuak erabiltzean ezartzen den akordioaren zati izango dira.

Baimendutakoaz aparte ezin da beste edozein erabilerarik egin.

1.- ZERBITZUAREN ERABILERAREN DEFINIZIOA.

ERABILTZAILEAK berak eman nahi digun informazio pertsonala baino ez dugu eskuratuko — adibidez, posta elektroniko bidez FAGOR AUTOMATIONekin harremanetan jartzen denean edo zerbitzu jakin batzuk eskuratzeko erregistratzen denean. Kasu batzuetan, gerta daiteke aurretik FAGOR AUTOMATIONi datu pertsonalak emana izana. WEBGUNEAN erregistratzerakoan edo bertan bere informazio pertsonala sartzerakoan, gainera, onartzen du informazio pertsonal hori erabiltzea pribatutasun politika honen arabera.

Bere informazio pertsonala ez da beste helburu batzuetarako erabiliko, ez bada berak horretarako baimena berariaz ematen duela edo legeek edo arau profesionalek informazio hori jasotzea onartu edo eskatzen dutela. Adibidez, FAGOR AUTOMATIONen gaineko informazioa eskatzeko posta elektroniko bat bidaltzen badu, bere posta elektronikoaren helbidea edo emandako beste informazioren bat erabiliko dugu bere eskaerari erantzuteko. Curriculum vitae bat (CV) bidaltzen badigu online bidez FAGOR AUTOMATIONen lanpostu bat betetzeko aukera izateko, berak ematen digun informazioa erabiliko dugu bere CVa FAGOR AUTOMATIONen dauden lan aukerekin konparatzeko.

Gehienetan, FAGOR AUTOMATIONek ERABILTZAILEAren eskaera egin ahal izateko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du jasotzen. Eskatzen den informazioa osagarria eta aukerakoa bada, informazioa eskatzen den unean jakinaraziko zaio hori..

FAGOR AUTOMATIONi informazio sentikorra ematerakoan, erabiltzaileak bere irizpide propioa erabili behar du eta ez du inola ere horrelako informaziorik emango FAGOR AUTOMATIONi, ez bada FAGOR AUTOMATIONi baimena eman diola informazio hori bere jarduera profesionalean erabiltzeko eta ados dagoela informazio hori transferitzearekin eta FAGOR AUTOMATIONen datu basean gordetzearekin. FAGOR AUTOMATIONi informazio delikatua ematea helburu espezifikoetarako beharrezkoa edo egokia izan daitekeen ala ez jakiteko informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan FAGOR AUTOMATIONekin harremanetarako duen helbidearen bitartez.

FAGOR AUTOMATIONek eskubidea dauka WEBGUNEAN aldaketak egin eta bertako edukiak edo bere diseinuaren elementuak eguneratu, zuzendu, aldatu, gehitu edo kentzeko, aurretik jakinarazi beharrik gabe. WEBGUNEko edukiak eta zerbitzuak aldian-aldian eguneratuko dira. Informazioaren eguneraketa berehala egiten ez denez, iradokitzen dizugu beti egiaztatzeko WEBGUNEan jasotako informazio, zerbitzuak eta edukiak indarrean daudela eta zehatzak direla. Era berean, Lege Ohar honetan jasotako baldintza eta terminoak aldatu daitezke, beraz, gonbidatzen zaitugu termino hauek berrikustera, WEBGUNEA berriro bisitatzen duzunean.

Web orri honetako sekzio edo atal batzuetara sartzeak FAGOR AUTOMATIONen beste orrialde batzuetara eraman zaitzake, eta han ere dagozkion Erabilera Baldintza Orokorrak eta Pribatutasun Politika aurkituko dituzu, denak orrialde honetan jasotakoen ildotik.

FAGOR AUTOMATIONek eskaintzen dituen ohiko publizitate zerbitzuez eta erabilera mugatukoez gain, WEBGUNE honek iragarkiak txertatzen uzten die ERABILTZAILEEI. Iragarkiak argitaratzeko izena eman beharko duzu eta Baldintza Orokor hauek onartu.

2.- MOTORLAN SALEROSKETA ZERBITZUAREN DEFINIZIOA.

Motorlan Salerosketa Zerbitzua iragarki jartzaileak Atarian iragarkiak txertatzean datza. FAGOR AUTOMATIONek eskubidea dauka iragarki jartzailearen iragarkiak osorik edo partzialki zabaltzeko beste webgune batzuetan, esaterako sare sozialetan edo blogetan, iragarki jartzaileak baldintza hau onartuta.

Atarian iragarkiak txertatzeko, iragarki jartzaileak “Izena ematea” formularioa osatu beharko du. Behin iragarkia txertatuta, iragarki jartzaileak jakinarazpen bat jasoko du iragarkia argitaratu egin dela baieztatuz. Une horretatik aurrera, iragarki jartzaileak emandako datuak erregistratuta geratuko dira eta gure Pribatutasun Politikaren arabera tratatuko dira.  Erabiltzaileak pasahitz bat jasoko du posta elektroniko bidez. Iragakia txertatzean iragarki jartzaileak eman duen posta elektronikoarekin eta pasahitzarekin, iragarki jartzaileak “Nire Kontua” atalera sartzea edukiko du eta handik bere iragarkiak aldatu edo kendu, bai eta iragarkiari erantzunez posta elektroniko bide heldu zaizkizuen mezuak kontsultatu ere.

Iragarki jartzaileak aukeratutako denbora tartean egongo da argitaratuta iragarkia Atarian, denbora hori igaro aurretik iragarki jartzaileak edo FAGOR AUTOMATIONek  iragarkia kendu ez badute. Kendutako iragarkia berriz argitaratzeko edo besteren bat jartzeko, iragarki jartzaileak iragarki berri bat kontratatu beharko du.

3.- ERABILTZAILE IZAERA.

WEBGUNEA erabiltzeak ERABILTZAILE izaera ematen du (aurrerantzean, “ERABILTZAILEA”) eta Lege Ohar honetan zein Pribatutasun Politikan eta Cookieen erabilerarako Politikan jasotzen diren xedapen guzti-guztiak oso-osorik eta erreparorik gabe onartzea eskatzen du.

4.- ZERBITZU EMAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.

4.1) Betebehar orokorrak

FAGOR AUTOMATIONek, zerbitzuaren hornitzaile den heinean, WEBGUNE honetan eskainitako zerbitzuak emango ditu eta eraginkortasunez bermatuko du ERABILTZAILEArekin egon daitezkeen komunikazioen konfidentzialtasuna, behin-behinean erreklamazioak eginez gero erantzuna eman beharko dielarik.

4.2) Aldaketak

FAGOR AUTOMATIONek, WEBGUNEko prestazioak hobetzeko helburuarekin, eskubidea dauka edozein unetan WEBGUNEAren aurkezpena, konfigurazioa, zehaztapen teknikoak, edukiak eta zerbitzuak aldatzeko, handitzeko edo eteteko behin-behinean, aldez aurretik jakinarazteko beharrik eduki gabe.

5.- ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.

Une oro, ERABILTZAILEAK ondo erabiliko ditu WEBGUNE honen bidez ematen diren zerbitzuak, hau da, ezin izango du legez kanpoko ekintzarik egin, ez eta indarreko legeriaren aurka doan ekintzarik egin ere.

ERABILTZAILEA berariaz baimenduta dago WEBGUNE honetan dagoen informazio guztia bistaratzeko, bai eta bere sistema informatikoetan informazio horren erreprodukzio pribatuak egiteko ere, betiere eduki horiek bere erabilera esklusiborako badira eta hirugarrenei lagatzen ez badizkie.

ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du WEBGUNEKO Zerbitzuak Baldintza Orokor hauetan adierazitako baldintzetan erabiltzeko, zerbitzuen erabilera zuzena bere gain hartuta.

ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du WEBGUNEA eta bere edukiak eta zerbitzuak honen arabera erabiltzeko:

  • Legearen edo ordenamendu juridiko aplikagarriaren beste edozein arauren arabera.
  • Erabilera Baldintza hauen arabera
  • Ohitura onen arabera
  • Ordena publikoaren arabera

Era berean, ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du berariaz, WEBGUNEAN dauden datuak, programak edo dokumentu elektronikoak eta gainerakoak ez deuseztatzeko, ez aldatzeko, ez hondatzeko edo beste edozein modutan ez kaltetzeko.

ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du beste erabiltzaileei oztoporik ez jartzeko zerbitzua emateko erabiltzen diren baliabide informatikoen kontsumo masiboaren bidez zerbitzuan sartu daitezen,  eta sistema horietan kalteak, etenak edo akatsak eragiten dituzten ekintzarik ez egiteko ere bai.

ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du legearen eta ordena publikoaren aurka doazen edo WEBGUNEAren edo hirugarrenen sistema informatikoetan nahasmenak sortzen dituzten edo sor ditzaketen materialak edo informazioa (programak, birusak, makroak, appletak, Active X kontrolak, datuak, edukiak, marrazkiak, soinu eta irudi fitxategiak, etab.) ez transmititzeko, ez sartzeko, ez zabaltzeko eta hirugarren esku ez jartzeko ere bai.

ERABILTZAILEAK honako konpromiso hauek hartu behar ditu:

  • Legez kontra jardutera ez bultzatzeko konpromisoa
  • Difamazioak, kalumniak, irainak edota funtsean arrazakeria, xenofobia, terrorismoaren apologia edo giza eskubideen urraketa diren eduki edo propagandarik ez zabaltzeko konpromisoa.
  • Gezurrak edo okerrera daramaten adierazpenak ez egiteko konpromisoa
  • Beste erabiltzaile batzuek WEBGUNEAN dauden zerbitzuak edota edukietara sartzeko dituzten pasahitzak erabiliz haien lekua ez hartzeko konpromisoa.
  • Iragarkiak jartzeko asmatutako posta elektronikoak ez erabiltzeko konpromisoa.
  • Eskatu ez diren edo baimendu ez diren jakinarazpenak ez zabaltzeko konpromisoa.
  • Hirugarrenen duintasunaren aurka doazen edo zakarrak edo norbaiti errespetua galduz esaten diren mezuak ez zabaltzeko konpromisoa
  • Hirugarrenen informazioa edo datu pertsonalak, posta elektronikoko helbideak barne direla,  edozein modutan eta haien baimenik gabe ez pilatu edo ez biltzeko konpromisoa.
  • WEBGUNEra sartzea eragozteko edo mugatzeko erabiltzen diren neurriak ez saihesteko edo ez ekiditeko edo “kasurik ez egitea” ez ahalegintzeko konpromisoa.

 

6.- WEBGUNEAREN ETA BERE ZERBITZUEN BERME ETA ERANTZUKIZUNETATIK SALBUESTEA

6.1) Sarbidea

Eskainitako zerbitzu batzuek ERABILTZAILEAK aurretik izena ematea eskatzen dute,  hau da, ERABILTZAILE gisa alta ematea WEBGUNE honetan, eta horretarako zerbitzuan alta eman aurretik izena emateko baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri eta berariaz onartu beharko ditu.

WEBGUNEAN sartzea eta bertan jasotzen den informazioari eman ahal zaion erabilera ERABILTZAILEAREN erantzukizunak  baino ez dira izango, beraz, FAGOR AUTOMATIONek ez du bere gain hartuko sartzearen ondorioz edo informazioaren erabileraren ondorioz eragin daitezkeen  kalte edo galerak , bere jarduera garatzean zorrotz bete behar dituen lege xedapenen aplikazioaren ondoriozko jarduerak izan ezik.

6.2) WEBGUNEAREN  funtzionamendua

FAGOR AUTOMATIONek ez du bermatzen WEBGUNE hau eta bere zerbitzuak erabilgarri egotea eta etengabe funtzionamenduan egotea.

Horrela, beraz, WEBGUNEA edo bere zerbitzuak erabilgarri edo etengabe funtzionamenduan ez egotearen ondorioz edozein kalte eta galera gertatuko balitz ez luke horretan erantzukizunik izango. Aurrekoa gorabehera, FAGOR AUTOMATION ahalik eta modurik hoberenean saiatuko da WEBGUNE hau eta bere zerbituzak etengabe erabilgarri egon daitezken.

6.3) Hainbat

FAGOR AUTOMATIONek ez du bermatu eta erantzun ere ez du erantzungo egoera hauen ondorioz gertatzen diren edozein eratako kalte eta galerengatik:

  • Baimenik ez duten hirugarrenek WEBGUNEAren eta bere zerbitzuen sarbiderako eta erabilerarako ERABILTZAILEEK dituzten baldintzak berri izatea.
  • ERABILTZAILEAren sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo bere sistema informatikoan gordetako dokumentu elektroniko eta fitxategietan gorabeherak eragin ditzaketen birusak edo beste elementu batzuk egotea WEBGUNE honetako edukietan.
  • WEBGUNErako sarbidean edo bere edukian akatsak egotea. Horregatik, ERABILTZAILEAk erantzukizunetatik salbuetsita uzten du FAGOR AUTOMATION fidagarritasunari, erabilgarritasunari edo itxaropenei lotuta WEBGUNEAk eragin ahal dion edozein kalterengatik.
  • FAGOR AUTOMATIONek ez du  aurretik berrikusten edo kontrolatzen, ez onartzen eta bere egiten ere, WEBGUNEAk hirugarrenen gainean jasotzen dituen eduki, produktu, zerbitzu, iritzi, komunikazio, datu, fitxategi edo beste edozein informazio. Era berean, ez du bermatzen WEBGUNEAK hirugarrenen gainen jasotzen dituen informazio eta zerbitzuak legezkoak, fidagarriak, baliagarriak, egiazkoak, zehatzak, zorrotzak eta egunekoak direla. FAGOR AUTOMATIONek ez du inola ere bermatzen, ezta ere, WEBGUNEAren ERABILTZAILEEK  edukiak edota zerbitzuak legeek, arau aplikagarriek, ordena publikoak eta Baldintza hauek ezartzen dutenaren arabera erabiliko dituztela.
  • FAGOR AUTOMATIONek ez du aldez aurretik kontrolatzen eta bermatu ere ez du bermatzen hirugarrenek WEBGUNEAren bitartez eskaintzen dituzten edukiek eta zerbitzuek sarbideko ekipoetan eta haietan gordetzen diren dokumentu edo fitxategietan gorabeherak eragin ditzaketen birusak eta beste elementu batzuk ez egotea.
  • FAGOR AUTOMATIONek ez du bere gain hartzen beste ERABILTZAILE batzuek sartutako edukiak edo egindako ekintzak. Ez du bere gain hartzen, ezta ere, hirugarrenek eskainitako eduki eta zerbitzuek birusak edo beste elementu batzuk dituztelako eragin dezaketen edozein kalte edo eduki. Era berean, FAGOR AUTOMATIONek ez ditu bere gain hartuko iragarki bat txertatzeko edo iragarki bati erantzuteko erabili diren posta elektronikoko kontuak arduragabekeriaz edo intentzio txarrez erabiltzearen ondorioz sortzen diren edozein eratako kalte edo galerak.
  • Edozein modutan ere, FAGOR AUTOMATIONek ez du bere gain hartuko, ez zeharka ez subsidiarioki, ERABILTZAILEAK webguneari emandako erabileraren ondorioz gertatzen diren galera ekonomikoak edo izen galera, ez eta zeharkako edo sortutako edozein eratako kalte bereziak ere.
  • Aurreko paragrafoan adierazitako salbuespena bakarrik aplikatuko da FAGOR AUTOMATIONEK benetan ez dakienean jarduera edo gordetako informazioa legez kanpokoa dela edo kalte-ordainak jasotzeko eskubidea duen hirugarren baten ondasun eta eskubideak kaltetzen dituela, edo, hori jakinda ere, datuak eta edukiak ahalik eta lasterren kentzeko edo haietara sartzen eragozteko zerbait egiten badu.

7.- WEBGUNEAREN BITARTEZ HIRUGARRENAK KONTRATATZEA.

ERABILTZAILEAK aitortu eta onartzen du WEBGUNEAREN bitartez iragarki jartzaileekin edo hirugarren pertsonekin izenpetzen den kontratu bidezko zein kontratuz kanpoko  edozein harremana, bai eta lehiaketa, promozio eta ondasun edo zerbitzuen salmentan parte hartzea ere, bakarrik ERABILTZAILEAREN eta iragarki jartzaile edota hirugarren pertsonaren artean egindakotzat jotzen direla. ERABILTZAILEAK onartzen du, beraz, FAGOR AUTOMATIONek ez duela inolako erantzukizunik iragarki jartzaileekin edo WEWBGUNEAREN bitartez berarekin harremanetan jarri diren hirugarren pertsona fisiko edo juridikoekin egin dituen negoziazio eta elkarrizketen ondorioz edota kontratu bidez zein kontratuz kanpo haiekin dituen harremanen ondorioz sortzen diren kalte edo galeren gainean.

8.- ZERBITZUA MUGATU EDO AMAITZEKO ESKUBIDEA.

FAGOR AUTOMATIONek eskubidea dauka kategoria edo kokaleku jakin batean iragarki bat jartzeari edo jartzeko konpromisoari ezetz esateko, eta edozein unetan eta berak nahi duenean erabili dezake eskubide hori. FAGOR AUTOMATIONek eskubidea dauka, halaber,WEBGUNETIK edozein iragarki kentzeko, aurretik erabiltzaileei edota iragarki jartzaileei jakinarazi beharrik eduki gabe.

FAGOR AUTOMATIONek bere zerbitzua ukatu edo amaitu dezake eta erabiltzaileak WEBGUNETIK urrun mantentzeko neurri teknikoak eta legalak hartu ditzake, baldin eta uste badu erabiltzaileak arazoak sortzen ari direla edo gure arauen eta baldintzen espirituaren edo formaren aurka ari direla, hori dena WEBGUNEA edo zerbitzu osagarriak erabiltzeagatik egindako edozein ordainketa alde batera utzita. Halere, erabiltzaile bati webgunera sartzeko eskubidea kentzea erabaki ala ez alde batera utzita, ez da inolako erantzukizunik onartuko erabiltzaileek webgunea baimenik gabe edo legez kontra erabiltzaileagatik, aurreko paragrafoetan adierazten den moduan.

9.- ERABILTZAILEAK EMANDAKO DATUEN EGIAZKOTASUNA

ERABILTZAILEAK emandako informazio guztia egiazkoa izan behar da. Horretarako, ERABILTZAILEAK bermatzen du hainbat zerbitzutan izena emateko eta sartzeko beharrezkoak diren formularioak betetzearen ondorioz jakinarazten dituen datu guztiak egiazkoak direla.  ERABILTZAILEAREN erantzukizuna izango da, halaber, FAGOR AUTOMATIONi emandako informazio guztia eguneratuta izatea, une oro informazio horretan ERABILTZAILEAren benetako egoera jaso dadin. Dena den, ERABILTZAILEAk adierazpen faltsuak edo okerrak ematen baditu eta informazio horren ondorioz FAGOR AUTOMATIONi edo hirugarrenei kalteak eragiten badizkie, bera baino ez da izango horren erantzule.

Baten batek WEBGUNE honetara edo bere jabeei jakinarazpenak bidaltzen badizkie, bera izango da bidalitako jakinarazpen edukiaren erantzulea, bai eta jakinarazpenen egiazkotasunaren eta zehaztasunaren erantzulea ere, eta, beraz, FAGOR AUTOMATIONek ez du erantzungo hirugarrenek sartutako informazio eta edukiengatik.  Halere eta  Informazioaren Gizarte eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 11. eta 16. artikuluetan ezarritakoa betez, FAGOR AUTOMATION erabiltzaile, agintari eta segurtasun indar guztien esku jartzen da, haiekin era aktiboan lankidetzan aritzeko eta legeria nazionala edo nazioartekoa, hirugarren eskubideak edo morala eta ordena publikoa kaltetu edo urratu dezaketen eduki guztiak kentzeko edo, kasuan kasu, blokeatzeko. ERABILTZAILEAREN iritziz WEBGUNEAN sailkapen horretan sar litekeen edukiren bat dagoela uste badu, eskatzen zaio berehala WEBGUNEAREN administratzaileari jakinarazteko.

10.- JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA.

FAGOR AUTOMATION WEBGUNE honetan dauden jabetza intelektualeko eskubideen titularra da, baita bertan dauden edukiena ere, salbu eta horietan adierazten bada beste titular batenak direla, eta ondorioz bere titularrena izango da kopiatzeko, banatzeko, komunikatzeko eta eraldatzeko eskubideen erabilera esklusiboa.

FAGOR AUTOMATIONen diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, zeinu bereizgarriak edo logoak, eta WEBGUNE honetako frameak, bannerrak, softwarea eta iturburu kodeak eta objektua eta abar FAGOR AUTOMATIONen titulartasunpekoak dira, eta berak ditu esklusiboki horiek ustiatzeko eskubideak.

WEB honetan sartzen den ERABILTZAILEAK ezin ditu lehen aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, argitaratu, laga edo saldu, eta ezin du jasotako informazioaren ondorioz produktu edo zerbitzu berririk sortu.

ERABILTZAILEAK ikusteko eta kargatzeko duen baimena soilik izango da erabilera pertsonal eta ez komertzialerako, eta ezingo zaie hirugarren pertsona edo erakundeei zabaldu.

Guztiz debekatuta dago ERABILTZAILEAK WEBGUNE hau aldatzea, edukiari eragin badiezaioke, esate baterako estekei (linkak) eta antzekoei dagokienez.

Titularren berariazko baimenik gabe edukietan egindako edozein erreprodukzio, banaketa, komunikazio eta eraldaketak Legez babestutako jabetza industrialaren edo intelektualaren eskubideak urratzea esan nahi du.

Inola ere ezingo da ulertu WEBGUNEA edo bertan eskaintzen diren ZERBITZUAK erabiltzeak edo sartzeak ERABILTZAILEARI eskubidea ematen dionik aipatu marka, izen komertzial edo zeinu bereizgarrien gainean.

Guztiz debekatuta dago erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publiko, eraldaketa edo antzeko edozein ekintza, ez bada FAGOR AUTOMATIONen berariazko baimena dagoela. GUNE honetako edozein eduki erabiltzeko ERABILTZAILEARI emandako lizentzia ERABILTZAILEAK eduki hori deskargatzera mugatzen da, baita horren erabilera profesionalera ere, betiere edukiak osorik mantentzen badira.

FAGOR AUTOMATIONek hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideekiko errespetua adierazten du; horregatik, uste baduzu GUNE honek zure eskubideak urratzen dituela, eskatzen dizugu FAGOR AUTOMATIONekin harremanetan jartzeko.

FAGOR AUTOMATIONek dagozkion ekintza administratibo, zibil edo penal guztiak egin ahal izango ditu ERABILTZAILEAK eskubide horiek urratzen baditu.

GUNERA argazkiak igotzen baditu, ERABILTZAILEAK doan lagatzen dizkio FAGOR AUTOMATIONi  horien gaineko jabetza intelektuala ustiatzeko eskubideak, eta ondorioz FAGOR AUTOMATIONek erreproduzitu, eraldatu (horren barne ur markak edo hirugarrenek baimenik gabe erabiltzea galarazteko beste mekanismo batzuk sartzea, mugarik gabe), banatu eta publikoari komunikatu ahal izango du (baita jendearen esku jartzea ere), ustiatzeko edozein modalitateren bitartez eta ustiatzeko edo komunikatzeko edozein formatu edo euskarri erabiliz. Eskubideen lagapen horrek ez du inolako mugarik denborari edo lurraldeari dagokionez, hau da, mundu osorako egiten da eta legezko indarraldi guztirako. FAGOR AUTOMATIONek argazkiak ustiatzeko eskubideak komenigarrientzat jotzen duen moduan erabiliko ditu, eta are hirugarrenei transmititu  edo laga ahal izango die, izaera esklusiboarekin edo ez, egokitzat jotzen dituen termino eta baldintzetan.

ERABILTZAILEAK bermatzen du klausula honen bitartez FAGOR AUTOMATIONi lagatzen zaizkion eskubideen titular osoa dela, eta FAGOR AUTOMATIONek horiek erabiltzea eta ustiatzea ez dela inolako urraketarik izango edozein hirugarrenen jabetza intelektualerako, irudirako edo, oro har, beste edozeinetarako, eta urratuz gero FAGOR AUTOMATIONi kalte-ordaina ordaindu beharko dio eta kaltegabe mantenduko du.

11.- IZAERA PERTSONALEKO DATUEN BABESA.

11.1) Izaera Pertsonaleko Datuen Babesa

Jakinarazten dizugu FAGOR AUTOMATIONek jasotako datu pertsonalak bere titulartasunpeko fitxategi batean sartuko direla, honako xede hauekin:

  • Inskribatutako erabiltzaileen alta eta mantentze prozesuak kudeatzea.FAGOR AUTOMATIONek WEBGUNEAN ERABILTZAILEAREN esku jartzen dituen edozein harreman motaren bidez ERABILTZAILEAK egindako eskabideak edo bestelako edozein eskari tramitatzea.
  • WEBGUNEAREN informazioa bidaltzea.
  • FAGOR AUTOMATIONen jarduerari lotutako beste batzuk.
  • Sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkatzeko eskubideak baliatzeko aukera.

Datu horiek beharrezkoak dira zerbitzuak, produktuak eta soluzioak behar bezala emateko.

Ildo horretan, FAGOR AUTOMATIONek WEBGUNEAREN bidez jasotzen duen informazioa konfidentzialtasunik handienarekin tratatuko da, eta betiere Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan, 1999ko abenduaren 13koan, xedatutakoaren arabera (aurrerantzean LOPD).

Halaber, jakinaren gainean geratzen zara, eta onartzen duzu zure datuak FAGOR AUTOMATIONi lotutako hirugarren erakundeei jakinarazi ahal izango zaiela, lehen adierazitako zerbitzuak ematen jarraitzeko helburu bakarrarekin.

Eskubidea duzu zure datu pertsonaletan sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko edo aurkatzeko, edozein momentutan, sozietatearen helbidean idatziz eskatuz.

11.2) Segurtasuna datuen tratamendua, prozesu informatikoa eta zaintza egitean

FAGOR AUTOMATIONek adierazten eta bermatzen du datu pertsonalak babesteko segurtasun neurri mailak mantentzen dituela,  2007ko abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak xedatzen duenaren arabera, zeinean Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa Garatzeko Erregelamendua onartzen den (aurrerantzean RLOPD), eta bere esku dauden neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak ezarri dituela ERABILTZAILEAK emandako datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta galtzea, gaizki erabiltzea, baimenik gabe sartzea eta lapurtzea ekiditeko.

12.- ZERBITZUTIK BAZTERTZEKO ETA BAJARAKO ESKUBIDEA.

Edozein unetan eta edozein arrazoirengatik, FAGOR AUTOMATIONek ERABILTZAILE guztiak edo batzuk edukietan sartzeko zerbitzurik gabe utzi ahal izango ditu aldi baterako, eta ez du inolako eperik bete beharko, nahikoa izango delarik jakinarazpen soil bat, inolako erantzukizunetan sartu gabe.

FAGOR AUTOMATIONek beretzat gordetzen du erabiltzeko baldintza orokor hauek betetzen ez dituzten ERABILTZAILEEI  WEBGUNERAKO edo eskainitako zerbitzuetarako sarbidea ukatzeko edo kentzeko eskubidea, aurrez jakinarazi beharrik gabe, bere ekimenez edo hirugarren batek eskatuta.

ERABILTZAILEAK edozein unetan eskatu ahal izango du WEBGUNEKO arlo mugatuko zerbitzuetan baja emateko, eta horretarako FAGOR AUTOMATIONera jo beharko du, ezarritako prozedurari jarraituz.

FAGOR AUTOMATIONek gorde egingo du baja ematen duen ERABILTZAILEAK emandako informazioa, horrek aurreikusitako moduaren arabera gordetzeari uko egiten badio izan ezik.

13.- IP HELBIDEAK.

WEBGUNEko zerbitzariek automatikoki detektatu ahal izango dute ERABILTZAILEAK erabilitako IPa eta domeinuaren izena. IP helbidea ordenagailu bati Interneten konektatzen denean automatikoki esleitzen zaion zenbaki bat da. Informazio hori guztia zerbitzariaren jardueraren fitxategi batean erregistratzen da, zeina behar bezala inskribatuta dagoen, eta ondoren datuak prozesatzeko aukera ematen du, neurketa estatistiko hutsak lortzeko helburuarekin, jakin ahal izateko zenbat orri inprimatu diren, web zerbitzuetan zenbat bisita egin diren, bisiten ordena, sarbidea, etab.

14.- SEGURTASUNA.

WEBGUNEAK segurtasunerako industrian oro har onartzen diren teknikak erabiltzen ditu, hala nola firewalls, sarbidea kontrolatzeko prozedurak eta mekanismo kriptografikoak, hori guztia datuetan baimenik gabe sartzea galarazteko Xede horiek lortzeko, ERABILTZAILEAK onartzen du FAGOR AUTOMATIONek datuak lortzea, sarrerak kontrolatzeko dagozkien egiaztapenen ondorioetarako.

Kontratazio prozesu guztiak beti komunikazio segururako protokoloaren bitartez transmitituko dira (Https://,…), inolako hirugarrenik ez dezan bide elektronikoz bidalitako informaziorako sarbidea izan.

15.- HAURRAK.

FAGOR AUTOMATIONek ulertzen du haurren pribatutasuna babestea garrantzitsua dela, bereziki online ingurunean. Horregatik, WEBGUNE hau ez dago 13 urte baino gutxiago duten haurrentzat diseinatuta edo zuzenduta. Enpresaren politika da 13 urte baino gutxiagoko haurren informazioa modu kontzientean ez jasotzea edo mantentzea.

16.- FAGOR AUTOMATIONEN ERANTZUKIZUNA.

16.1 WEBGUNEAREN erabilera okerra

FAGOR AUTOMATIONEK MOTORLAN WEBGUNEA sortu du bere jardueraren berri emateko eta bere zerbitzuetara sartzea errazteko, baina ezin du webgunearen erabilera kontrolatu hemen aurreikusten ez den moduan; beraz, WEBGUNERA sartzea eta bertan dagoen informazioaren erabilera zuzena ekintza horiek egiten dituenaren esku daude, eta FAGOR AUTOMATIONek ez du bere gain hartuko ERABILTZAILEAK webgunea gaizki, legez kanpo edo arduragabekeriaz erabiltzea, ez eta erabiltzaileek WEBGUNEARI eta bertako zerbitzuei ematen dizkioten erabilera mota, baldintzak, ezaugarriak eta gorabeheren gainean baimenik ez duten hirugarrenek duten informazioa ere. Era berean, FAGOR AUTOMATIONEK ez du bere gain hartuko WEBGUNEAREN bidez egindako edozein eratako komunikazioan BEZERO batek hirugarren baten lekua hartu eta eragin ditzakeen edozein eratako kalteak.

16.2 Edukien erabilera

FAGOR AUTOMATIONek fede onez ematen ditu bere WEBGUNEKO eduki guztiak eta ahaleginik handienak egingo ditu eduki horiek beti eguneratuta eta indarrean egon daitezen; halere, FAGOR AUTOMATIONek ezin du erantzukizunik bere gain hartu erabiltzaileek WEBGUNE honi dagokion eremutik kanpo erabiltzeagatik edo sartzeagatik, horren azken erantzulea ERABILTZAILEA bera izango baita.

16.3 Birusa

FAGOR AUTOMATIONek hitz ematen du beharrezko neurriak hartuko dituela ERABILTZAILEA seguru egon dadin WEBGUNEAN birusik, harrik, Troiarrik eta antzeko elementurik ez dagoela. Halere, neurri horiek ez dira hautsiezinak eta, horregatik, ezin da guztiz ziurtatu horrelako elementu kaltegarririk ez egotea. Horren ondorioz, elementu kaltegarri horiengatik ERABILTZAILEAK kalteak baldin baditu FAGOR AUTOMATIONek ez ditu kalte horiek bere gain hartuko.

16.4 Akats teknologikoak

FAGOR AUTOMATIONek bere WEBGUNEAK jarraipena eduki dezan beharrezkoak diren kontratu guztiak amaitu ditu eta ahalik eta gehien ahaleginduko da webguneak etenik eduki ez dezan, baina ezin du bermatu akats teknologikorik ez egotea, ez eta WEBGUNEA eta bertako zerbitzuak beti erabilgarri egotea. Horrenbestez, ez ditu bere gain hartuko erabilgarri ez egoteagatik eta FAGOR AUTOMATIONI egotzi ezin zaizkion deskonexio, matxura, gainkarga edo sare erorketak ondorioz sarbidean gertatzen diren akatsak.

17.- ESTEKAK EDO HIPERESTEKAK

FAGOR AUTOMATIONEK bere ustez zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste webgune batzuetara sartzeko aukera ematen dizu. Esteka horien helburu bakarra da zuretzat interesgarriak izan daitezkeen baliabideak Internet bidez bilatzen laguntzea. Halere, orri horietako batzuk ez dira FAGOR AUTOMATIONena eta ez dira haien edukiak berrikusten, beraz, ezin izango da inoiz FAGOR AUTOMATION orri horien erantzuletzat hartu, ez eta esteka bidezko orriaren funtzionamenduaren edo orrian sartzearen edo erabiltzearen ondorioz gerta daitezkeen kalteen erantzulea ere.

Ez da onartuko web orri batetik edo posta elektroniko batetik WEBGUNERA estekarik egitea, FAGOR AUTOMATIONek idatziz berariaz baimendu ezean. Horrez gain, esteka horiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: (a) bakarrik webgune honen Home Page edo orrialde nagusiarekin egin daitezke estekak; (b) esteka ezartzeak ez du esan nahi FAGOR AUTOMATIONen eta esteka bidezko orrialdearen artean akordiorik edo kontraturik dagoenik edo FAGOR AUTOMATIONek esteka egiten duen orrialdea babestu edo gomendatzen duenik, haien artean hori dakarren kontratu harremana ez badago izan ezik.

Edozein unetan, FAGOR AUTOMATIONEK aurreko paragrafoan adierazitako baimena kendu dezake, horretarako ezer alegatu beharrik gabe. Hori gertatzen bada, esteka egin duen orrialdeak berehala kendu beharko du esteka, FAGOR AUTOMATIONEK baimena kentzen diola jakinarazten dion bezain laster.

WEBGUNE honetan egon daitezkeen estekak informaziorako erreferentzia gisa baino ez dira eskainiko, esteken bidez eskaintzen diren informazio edo edukien gainean edo esteken jabeen gainean inolako baloraziorik egin gabe.

Azaldutako politika WEBGUNEAN aplikatzekoa da, eta bere aplikazioa ez da bermatuko esteken bidez WEBGUNE honetara sartzen denean edo WEBGUNE honen bidez beste webgune batzuetan sartzen denean.

Dena dela, FAGOR AUTOMATIONEK ez du erantzungo hirugarrenek emandako zerbitzuak direla-eta egindako edozein eratako erreklamazio eta demandarengatik.

FAGOR AUTOMATIONEK ez du ez zeharka ez subsidiarioki erantzungo edozein eratako kalte eta galerarengatik, horien zergatia hau izan bada: a) esteka bidezko web orrien funtzionamendua, erabilgarri ez egotea, sartu ezin izatea eta etenak edukitzea; b) esteka bidezko web orrien eduki eta zerbitzuak zaindu eta eguneratu gabe egotea; c) esteka bidezko web orrien eduki eta zerbitzuak kalitatekoak, zehatzak, legezkoak eta baliagarriak ez izatea.

18.- IRAUPENA ETA BUKAERA.

WEBGUNEAren zerbitzua eta eskaintzen diren gainerakoak emateak, hasteko, epemugarik gabeko iraupena du. FAGOR AUTOMATIONek, halere, bukatutzat eman edo eten egin ahal izango du edozein unetan WEBGUNEAren zerbitzua edota gainerako zerbitzuetako edozein, alde batera utzita dagozkien Baldintza Partikularrek horren gainean ezarritakoa. Horretarako, FAGOR AUTOMATIONek gorabehera horren berri emango du zerbitzura sartzeko pantailan, hamabost egun lehenago abisu bat jarriz.

FAGOR AUTOMATIONek, halaber, eskubidea du WEBGUNEAren aurkezpena eta baldintzak zein webgunearen bidez eskaintzen diren zerbitzuak eta haien erabilerarako betekizunak aldatzeko, bere kabuz eta edozein unetan, aurretik abisurik eman beharrik Gabe

19.- LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA.

Lege Ohar honek dioena eta WEBGUNE honetako zerbitzuei lotutako edozein gai interpretatzeko orduan eztabaidarik edo gatazkarik sortzen bada, Espainiako legeak ezartzen duena aplikatu beharko da. WEBGUNEAren bisita edo bertan eskaini daitezkeen zerbitzuen erabilera dela-eta sor daitezkeen gatazkak konpontzeko, FAGOR AUTOMATION S.COOP.en helbideko Auzitegi eta Epaitegien esanetara jartzea erabakitzen dute FAGOR AUTOMATIONek eta ERABILTZAILEAK.

COOKIEEN ERABILERA

Kasu batzuetan, FAGOR AUTOMATIONek informazio mota jakin bat pilatzen du automatikoki WEBGUNE hau bisitatzerakoan edo trukatzen ditugun mezu elektronikoen bitartez. Gerta daiteke teknologia automatizatuek web zerbitzariaren erregistroen erabilera sartzea IP helbide, Cookie eta webgune beaconen gaineko informazioa pilatzeko. Informazio horren pilaketak elkar ulertze handiagoa lortzeko balioko du, bai eta FAGOR AUTOMATIONen webguneen errendimendua, erabilera ahalmena eta eraginkortasuna hobetu ahal izateko ere.

1.- Zer dira cookieak?

Cookieak dira web zerbitzari baten bidez nabigatzaileari bidaltzen zaizkion fitxategiak, zeinen bitartez ERABILTZAILEAk webgunetik nabigatzen ari den bitartean egin dituen jarduerak erregistratzen diren, gero, ERABILTZAILEAK WEBGUNEA berriro bisitatzen duenean, jarduera horiek gogoratzeko eta, horrela, webgunearen erabilera eta nabigazioa errazago izan ditzan. Cookieek informazio estatistikoa baino ez dute jasotzen, beraz, informazio anonimoa baino ez. Cookieak bere nabigatzailearekin baino ez dira lotzen (nabigatzeko erabiltzen duzun softwarearekin) eta arrazoi hori dela-eta bai ERABILTZAILE gisa duzun nortasuna bai zure ordenagailuko edukiak erabat anonimoak dira guretzat. Cookieek ez digute erabiltzaileen gaineko datu pertsonalik ematen.

2.- Zergatik erabiltzen dira cookieak?

Webgunearen erabileraren analisiari buruzko datuak biltzen dituzten cookieak erabiltzen dira. Cookie horiek ERABILTZAILEAri ematen zaion zerbitzua hobetzen laguntzeko erabiltzen dira, izan ere, orrialdearen erabilera eta errendimendua neurtzen dira orrialdea optimizatu eta pertsonalizatzeko. Hitz batean, erakusten zaien informazioa efizienteago egiteko erabiltzen dira.

Orrialde honetan sare sozialetarako estekak ere eduki ditzake (esaterako, Twitter). FAGOR AUTOMATIONek ez ditu kontrolatzen kanpoko webgune horiek erabiltzen dituzten cookieak. Sare sozialen edo kanpoko beste webgune batzuen cookieei buruzko informazio gehiagorako, gomendatzen dizugu haien cookie politikak aztertzea.

3.- Zenbat cookie mota dago?

Cookieak sailkatzeko, kontua hartu daiteke edo beraiek kudeatzen dituen erakundea (propioak edo hirugarren batenak), edo aktibatuta ematen duten denbora tartea (saiokoak edo iraunkorrak), edo zertarako diren (teknikoak, pertsonalizatzekoa, aztertzekoak edo publizitaterakoak, besteak beste).

WEBGUNEAN erabilitako cookieak, edonola ere, aldi baterakoak dira, helburu bakarra ondorengo transmisioa eraginkorragoa izatea da, eta erabiltzailearen saioa amaitzean desagertzen dira. Inola ere ez dira cookieak erabiliko izaera pertsonaleko informazioa jasotzeko.

Beraien iraupenaren arabera, cookieak saioko cookieak (automatikoki ezabatuko dira, ERABILTZAILEAK nabigatzailea ixten duenean) edo cookie iraunkorrak, nabigatzailean denbora gehiago gordetzen direnak. Cookie horiek automatikoki ezabatzen dira berain helburua betetzen denean, edo, bestela, eskuz.

Beraien helburuaren arabera, hainbat cookie mota dago. Cookie teknikoak dira webgunearen funtzionamendu egokirako behar-beharrezkoak eta ezinbestekoak direnak. Beste webgune konplexuago batzuetan, berriz, pertsonalizatzeko, aztertzeko eta publizitaterako cookieak daude (propioak eta hirugarrenenak), eta horiek webgunea konfiguratzen zein webguneak eskaintzen dituen aukera eta zerbitzuak erabiltzen (hizkuntzak, koloreak, testuaren tamaina, atal gogokoenak, menu jakin batzuetara sartzea, etab.) laguntzen dute.

4.- Nola konfiguratu daitezke cookieak?

Nabigatzaile moderno guztiek cookieen konfigurazioa aldatzeko aukera ematen dute. Doikuntza horiek normalean nabigatzailearen menuko “aukerak” edo “Hobespenak” ataletan aurkitzen dira. Zure nabigatzailearen aukerak konfiguratuz, zure ekipoan instalatuta dauden cookieak onartu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu.

Datuen edo informazioaren tratamendua ukatu dezakezu, zure nabigatzailean konfigurazio egokia aukeratuz eta, horrela, cookieen erabilera ukatuz; halere, jakin behar duzu hori eginez gero balitekeela WEBGUNEAren funtzionalitate guztiak erabili ezin izatea. Mesedez, kontsultatu zure nabigatzailearen jarraibideak eta eskuliburuak informazio hau zabaltzeko.

Cookie politika hau aldian-aldian berrikusten da, indarrean dagoen ziurtatzeko; beraz, aldatu egin daiteke.